2007(e)ko abenduaren 16(a), igandea

AKIER

Goazen Mendira
Akier (1.124 m) Aralar, Madotz

Igande hontan, Iruneatik oso urbil dagoen bitxikeri bat ezagutuko dugu. Atako bailara da, Aralarren kokatuta dagoen, aran txiki, babeztu eta ezezaguna. Bertara ailegatzeko, Irurtzun eta gero Madotz herrira ailegatu behar gara.
Ibilbidea eliza ondotik ateratzen da, hormigoiezko pista batetik. Pista makurrago egiten da eta urretxak, bago eta aritza tartean murgiltzen da.
Bat baten arbolik gabeko aran estu batera aterako gara. Bertan elorriak eta belardiak dira nagusi, eta aldeko maldak pago oihanengatik estaliak dira.
Bide bazterrean Erroldan harria deitzen den harri kurioso bat. Honen zergatiaren argitasunik ez dut aurkitu; akaso aintzinako mugarri bat izanen da. Ala eta ere bere inguruan istorio bat dago: Erroldan, San Migueleko puntatik harria bota zuen Madotz herria deusestatzeko esperoan. Baina besoa, jantziekin ostopatu zen eta harria Ataraino bakarrik iritzi zen. Harriak dituen markak, haren eskuak eraginak dira.
Hemendik, Akierreko igoera traketzagoa da. Sorua “lapiaz” itxura du, harri eta belarra nahasia, ibiltzeko ez oso erosoa. Tontorra, zuhaitzekin estalia dago eta bertan “cohete” itxurako buzoi bat dugu.
Nola ailegatu: Irurtzunera joan behar gara. Gasteizeko errepidea segitzen ba dugu, Etxarrenko irteeran aterako gera. Eta berriro Iruntzunko norabida hartuz, ezkerrera dugun lehenengo bidegurutzean Madotz eta Egiarretako errepidea segituko dugu.
Oharra: Mendian ere euskeraz egin, mesedez!!!!