2008(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

LINDUX





GOAZEN MENDIRA!!!!!!!!!!!!!!
Lindux (Ibañeta Orreaga) 1.220 m
Kantauri eta mediterranear isurialdeak banatzen dituen mendilerroan kokatzen da mendi xume hau. Iparralderantz isurtzen den ura, Kantauri itxasora joaten da; hegoalderantzkoa ordea, Mediterraneora.
Gailurretik Banka eta Urepeleko bailarak ikus ditzakegu, azkeneko hau Xalbador bertsolari ospetsuaren jaioterria delarik.
Tontorra, aintzinean inguru hauetan izan ziren borroka eta guden lekuko ixila, (azkenekoak Carlisten gudan), trintxera batek ingurutua dago Mendi-lepo hauetatik Don Carlos, Espainiako erregetza lortu nahi zuena, Frantziara erbesteratu zen. Hemendik pasatzearen bezperan Auritzberriko Txiki Polit etxean lo egin zuen.
Gailurraren ondoan trikuharri eta kromlech batzuk ikusten ahal ditugu eta aspaldiko Torrao eta El Castilloen gotorlekuen aztarnak ere.
Udazkenean mendi hauek bisitari ugari dute. Alde batetik, prismatikoz orniturik hegaztiak ikustera etortzen direnak, eta orduak eta orduak zeruari so ematen dituztenak. Hauek urtean zehar zein eta zenbat txori pasatzen diren estatistikak ekoizten dituzte.
Bestealde, usotegietan armekin paratzen direnak topatuko ditugu. Ehiztariak edo eskopeteroak, iparraldeko hotzetik hegoaldearen epeltasunaren bila joaten diren usoen zain aritzen direnak. Guk ulergaitza dugun ohitura hau, bertako herrientzat diru sarrera itzela suertatzen zaie.
Nola ailegatu: Iruneatik, Zubiriko errepidean zehar segitu. Gero Erroko portua pasatu eta hemendik Orreagara segi. Kotxeak Ibainetako gailurrean dagoen baselizaren ondoan dagoen parkinean utziko ditugu.
Mendian ere euskerazMendian zaborrarik ez utzi eta igarotzen zaren tokitik aztarnarik ez utzi.