2009(e)ko urriaren 1(a), osteguna

BURDINGOGI 1241M





BURDINDOGI (1.241 m) Egozkueko gainatik
Esteribar eta Anue ibarren mugatik abiatuko gara, Egozkueko gainean dagoen aparkalekutik gorantz doan bide zabaletik. Berehala (20 ') Tanporrene eta Azimendi kaskoak lotzen dituen bizkarrera iritsiko gara eta alanbre hesia gurutzatu ondoren bigarren mendi hau inguratzen duen bidea jarraituko dugu ezkerretik, pagaditik barna zertxobait jeitsiz.
Bide garbia jarraituko dugu, oraingoan Urdanaz eta Artzeko mendiak eskuinetik inguratuz.
Ordu luze bat ibili ondoren Azedi lepora iritsiko gara, zeinetan Arizutik (ezkerrean) eta Iragitik (eskuinean) datozen pistak utziko ditugun eta mugarrien paretik igotzen den bide zabaletik Gurutze ermitara iritsiko gara. Burdindogi tontorra baselizaren zelaian bertan dago, atzekaldeko basoaren baitan, harri multzo baten gainean (1h 45'). Leku aproposa da bazkaria egiteko, bertan inguruko herriek erromeria egunean egiten duten moduan. Kintoa mazizoan egon arren basoak ez du aukerarik ematen bista zabala ikusteko, bidetik Eugiko inguruak ikus badaitezke ere.