2009(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Saioa 1418 m













2009/11/22
Oraingoan eguraldi polita izan dugu. Ordu bete, generamala, basotik ateratzean, ego-aize bortitza zebilen, eta hau dela eta, txikienak buelta egitea erabaki dute.
Penagarria izan da, zeren egunak aurrera zihoala, aizea haulagoa zebilen, eta benetan ez gara gaizki egon.
Akaso txangoa gogorregi izan da txikienentzako. Lasai, urrengoan obe ibiliko gara.
Beti bezala hementxe duzue egun ontako argazki polit batzuek.
Gehiago ikusteko, picasako ezteka sakatu itzazue.
Ongi izan mendizale!!!!
Hemen duzuen lotura hontan txangoa ikusi ahal izango duzue. Merezi du


Goazen Saioara
Bainan Saioa etorriko ahal da????
Oraingoan esperientzi personala kontatuko dut. Saioa Iruneatik oso urbil dago eta alturera dexente duenez eta uren dibisorian dagoenez, neguan eguraldi txarra eta otza sartzen denenan bereala elurrez betetzen du.
Mendian eskiekin ibiltzea gustatzen zaiguneei, hortzak haunditzen zaizkigu, eta ahal dugun bezain laister harantz jotzen dugu, igo eta jeixten ibiltzeko.
Azkenekoa urte hontako martxoan izango zen gutxi gora behera, eta arratsaldean izan zen. Eguraldia primeran. Inork ere mendian. Ilunnabarra zen....Ah ze pakea. Gailurretik eguzkia mendebaldean sartzen gozatu nuen, eta gero eskiak hartu eta ziztu batean kotxearaino.
Gozatu itzazue argazkiak eta bideo txiki bat.
Iganderarte

Mikel

2009(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Dulantz 1.239 m









GOAZEN MENDIRA!!! Dulantz (1.239 m) Urbasako Gailurra. Eta ze errexa!!!

Tamalez izugarri egualdi txarra atera zaigu igande ontan. Aspaldin ez genuen horrelako egun kaxkarra sufritu mendi taldearen ateraldietan.
Hala eta ere gutxi batzuk elkartu ginen ikastolako atean, eta guztion artean irteera aldatzea erabki genuen.
Euritik babesteko, Huitziko "tunel"era joatea erabaki gendun, sikiera han ez ginela bustiko esperoan.
Han ginela, zuloa lanengatik itxita zegoela ikusi genuen. Zerbait ausartu ginen eta metro batzuk barrurantza egin genuen, ilunpean, linterna batzuekin hornitutak.
Azkenik oberena handik ospa egitea izango zela erabaki genuen, eta San Miguelera gozaltzera joan ginen.
Ezin denean, ezin da (Txinatar atzothitz)