2011(e)ko otsailaren 27(a), igandea

Bardenas reales: Cabezo El fraile (565 m)


Eguraldia lagun izan ez badugu ere oso itzuli polita eman diogu Cabezo del Fraile izeneko muinoari. Fustiñana herritik kotxez Bardeetako kasko honetara hurbildu gara eta 200 metro igo ondoren bista ederra ikusi dugu.
Ibilaldiaren argazkiak HEMEN ikusgai dituzue.





2011(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

Bardena Negra 27/02/2011

Barde Beltza
Barde Txuria

Datorren igande honetan Bardeetara joango gara. Toki magiko hau bisitatu genuen azkenekoan, Barde-Txurian egon ginen; oraigoan Barde-Beltzara joango gara. Zergatik bat eta bestearen izena? Ondoko argazkiak adieraziko dizue. Piskerra, eta El Rallón eremuetan, lurraren kolore argia duenez, paisaia "txuria" dela esan ahal dugu. Beste alde Barde Beltza, Reserba Naturala den eremua, pinuak eta koskojak ditu arboladia bezala, berez itxura edo kolore ilunagoa egiten du paisaia, nondik Beltza izena jartzen zaio.
Aipatu ahal dugu, eremu basati hontan, erdi aroan, musulmanak eta kristauak gudutan zirela, eta Aragoi eta Nafarroako Erresumen gerrateak medio, gaztelu pila bat eraiki ziren, erasoaldei aurre egiteko: Aguilar, La Estaca, Mirapex edo Mirapeix, Peñaflor, Peñaredonda, Sanchicorrota eta Sancho Abarca gazteluak basamortu eder eta gogor hontan sakabanatuak zeunde.
Gure txangoaren helburua, Cabezo del Fraile eta caídas de la Negra eremua bisitatzea da.
Ongi pasa

2011(e)ko otsailaren 7(a), astelehena

Harrikulunka 06/02/11











Kontuz errekarekin!!!

Pago zaharrak
Harria iraundu du!!!

Egun zoragarria izan genuen, ezta???
Akaso, bat en bat oraindik nekaturik izango zarete, bainan pensatu zelako egun polita pasatu genuen. Picasan argazkiak jarri ditut.
Beste momentu baten erreflexio bat edo beste jarriko dut, ongi izan.

2011(e)ko otsailaren 3(a), osteguna

Harrikulunka











Izan arraro hau ekilibrioan dagoen harria esan nahi du. Beti bezala istorioak ba dire ere bere inguruan. Batenbatek, Erroldanek, Orreagako guduan, bere ezpata apurtzeko nahian izugarrizko golpea eman zuenean, salto egin zuen harri bat dela dio.
Egia, ondoan dagoen Argibel mendi harritsutik eroritako arkaitz haundi bat da.
Bitxia da, eta jende mordo bat gainean jartzen ba gara, mugitzen dela iruditzen du.
Igotzeko bidea, mapetan, Napoleoneko bidea bezala ateratzen da. Hemendik pasatu omen zen Frantziako emperadorea???
Ona hemen argazki baten bat, ibilbidearen mapa eta bidearen bideo bat. Ondoko eztekan Baztan buruzko, Mikel Laboaren muxikarekin video polit bati lotura.