2011(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

Pikatua-Muskilda 17-04-2011

Perfila
Bidea
Gosaltzen
Muskildara iristen
Abodiko jaiztiera
Botinen borda
Pagadian
Gotik, Zaraitzuko bailara
Iratiko ohiana, pagoak hostoak jazten
Gailurreko arkazkiak, 114 lagun!!!


Bago bakarra


Oriko txoria

Beno,
duela egun batzuk gure urteko zeharkaldia egin genuela. Orain arte, astirik ez dut izan ezerez idazteko, are gutxiago argazkiak sarera igotzeko.
Esan behar dudan lehenengo gauza, ospatzeko dela izan genuen arrakasta. Toño antolatu zuen irteera polita zen, eguraldia ona izan behar zela banekien...hori dela eta, egun batean bete genuen 60 laguneko autobusa. Gero jende gehiago apuntatu zen eta azkenik ehun plaza lortu genuen. Eta oraindik ere beste batzuk kotxez joan ziren...azkenean txangoa 114 mendizale egin genuen.
Zorionak eta eskerrik asko izandako jarreragatik
Pozgarria da azkeneko ateraldietan jende berria apuntatu dela ikustea. Taldearen geroa izango dela uste dut.
Egunari buruz, zer esango dugu ba.
Eguzkia, aladapa gora gutxi, bistak izugarrizkoak, giro ona eta abar.
Besterik gabe, urrengorarte, lagunak.