2011(e)ko urriaren 8(a), larunbata

AZALEGI MENDI IRTEERA AZAROAK 13




LUZEERA: 6,1 KM
DENBORA: 4 ORDU
HASIERA: ARRAZOLA- IRUÑEATIK ORBAIZETATIK PASATUTA ETA IRABIAKO PISTA HARTUTA. ORDU BAT ETA LAURDEN
MALDA: 350 m

Ibilaldi polita, lehenengo zatia neketsuena da, tontorraren ondoren errezagoa da, erdialdean ermita bitxia dago (lehenengoa iristen denak jo dezala kanpaia! Gure animoak altxatzeko erabiliko du). Aezkoako Iratin gaude, pagadi eta zelaien artean. Suertez, Orhi mendia ikusiko dugu eta suerte pixka batekin hemen ugariak diren oreinetakoren bat.

2011(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

AIZTONDO mendia ALDATZ herritik (Larraun)





LUZEERA: 7 km. Aiztondora igota eta arrobira joana 9,7 km.

DENBORA: 2 ordu eta erdi

HASIERA: Aldatz (Larraun) Iruñetik 35 kilometrora.
Donostiako Autobidea, Mugiro Bentan irten eta beste hiru kilometro

MALDA: 463 m.

Ibilaldi erreza, basoan zehar.


Udazken berotsu eta berezi honetan aukera izanen dugu Larraungo basoetako kolorerik politenak ikusteko, baita beren fruituak daztatzeko ere. Onddoren bat agian? Pago eta gaztainondo zaharren artean ibiliko gara, basurde eta orkatza begirale. Gabiraia gure buru gainetik zeharkatuko da bere hegaldia azkarrean. Aiztondo ttonttorera igoko gara, zonaldeko altuena, eta puntatik begidara ikusgarria izan ez arren, bidean Aralar, Andia eta Malloak ederki ikusteko behatoki bat dago. Inguruan Kobre eta harrinabar arrobiak daude.

2011(e)ko urriaren 3(a), astelehena

AMAIUR MENDI TALDEKO IRTEEREN EGUTEGIA 2011-2012

LASTER EKINGO DIOGU
MENDIRA JOATEARI!!!

Kurtso berria eta udazkenaren hasieran, urte-sasoi bikaina mendira joateko. Ikastolako Amaiur mendi taldea jadanik abian jarri da. Ikasturtean zehar, 11 mendi-ateraldiak izango dira, beti ere nagusi eta txikiengan pentsatuz.
2011-2012 ikasturteko lehenengo irteera datorren igandean, urriaren 9an, izango da, Aldatz herritik AIZTONDO mendira bide erraz batetik (denboraldia luzearen aurrean hobe poliki hasi).
Ohi izaten dugun bezala, ikastolako sarreran, goizeko 9etan daukagu hitzordua eta desplazamendua norberaren kotxetan egiten dugu.
Hamaiketakoa, tontorrean hartzeko, eta mendirako arropa egokia behar izaten da. Bazkaria, jaitsitakoan norberak eramaten duenarekin bazkaltzen dugu denok batera giro ederrean. Oraingo honetan Arruitz herriko elkartean.
Zuei, mendizale zareten horiek, naturaz gozatu nahi baduzue etor zaitezte zuen seme-alabekin mendira, eta ez zarete damutuko “primeran pasatuko dugu eta”.

Ikasturtea hasi da eta dagoeneko arratsaldeetako eskolekin batera gure patio eraberritua elkargune bilakatu da.
Mendira joateko unea iritsi da eta honakoa da ikasturte honetarako gure proposamena:

DATA

MENDIA

Urriak 9 (2011-X-9)

AIZTONDO (Aldatzetik)

Azaroak 6 (2011-XI-6)

AZALEGI (Arrazolatik-Orbaizta)

Azaroak 27 (2011-XI-27)

LARROGAIN (Aintzioatik)

Abenduak 18 (2011-XII-18)

OTEXON (Oieregitik)

Urtarrilak 15 (2012-I-15)

BARDENAS (Argetasetik)

Otsailak 12 (2012-II-12)

YOAR (Monastegitik)

Martxoak 4 (2012-III-4)

TREKU (Goñitik)

Martxoak 25 (2012-III-25)

ESPARATZ (Etxauriko gainatik)

Apirilak 22 (2012-IV-22)

TUTTURRE (Aralarko guardetxetik)

Maiatzak 13 (2012-V-13)

KOSTALDETIK ZEHARKALDIA (Donostia-Pasaia)

Ekainak 3 (2012-VI-3)

MENDITXURI -finalista- (Auritzetik)