2011(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

LARROGAIN (1278 m) mendia Aintzioatik (2011-11-27)

Irteeraren data: 2011-11-27
Aintzioa –Larrogain ibilbidea
Malda metatua 300 metro.
Luzeera 6,7 km.
Zailtasunik gabekoa.


Aintzioa herrian hasiko gara gure ibilbidea, Aburregainaren atzean, Nafarroako herririk altuena. Txikia, oso ongi zainduta eta txaletik gabe, aintzinako itxura mantentzen du, baita ardi usaina ere.

Labia mendilerroa, Urrobi eta Erro ibaien artean, Iruinetik naiko hurbil egon arren, oso gutxi ibilia da, eta mendigoizale askorentzat ezezaguna. Gure ibilaldian, aste honetan illarraka eta txanpinoi josita egon dena, larreak, pagadiak, pinudiak, gorostiak eta zati batzuetan ezpel itxiak zeharkatuko ditugu.

Eguraldia lagun,tontorretik Nafarroa osoa ikusiko dugu.

2011(e)ko azaroaren 19(a), larunbata

Azalegiko ibilbidearen bideoa

Kaixo irakurleak
Hona hemen eta aurreneko saiakera moduan aurreko ibilbidearen inguruko bideo bat. Espero dut gustukua izatea eta honekin eginkizun berriari abia ematea. Gustiok animatuko zaretelakoan nago, aurreneko urratsa bertzerik ez da eta.

Hola os presentamos el primer video de la excursión del domingo pasado a la selva de Irati. Espero que os guste y que otros os animeis a realizar vuestros montajes y a compartirlos con los demás. Esto no es sino el comienzo de una nueva forma de comunicación.

2011(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

Azalegiko argazki batzuk

Kaixo
Hona hemen igandeko argazki batzuk. Anitz gehiago dituzue argazki albumean. Arrakasta ikusita, 111 lagun bildu ginen, haietatik 55 haur eta gaztetxo (18 lehen aldiz etorri direnak) Amaiur mendi taldeko etorkizuna bermatuta dago! Azaroak 27an Larrogainera goaz!

Kaixo unas pocas fotos de la excursión a Azalegi para abrir boca. No os lo perdaís pues hay muchas más en el álbum.
Hemos batido un récord de asistencia que asegura la continuidad del grupo. El próximo día 27 nos vemos en Larrogain.



Bertan klikatuz albumera joango zarete eta argazkiak handiago ikusi eta kopiatzerik duzue.
Si os colocaís en la presentación y clicaís sobre ella ireía directamente al album para verlas individualmente o copiarlas.