2012(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

ITURRUNBURU (1.230 m) Sorogainetik


Hurrengo igandean, urriaren 28an Sorogainetik Iturrunburu mendira igoko gara. Erroibar eta Aldudesen artean aurkitzen den mendi honek ikuspegi paregabeak eskeintzen ditu, Piriniotako bi magaletara, eta gune megalitiko baten baitan aurkitzen da.
Ibilbide zirkularra prestatu dugu eta maila ertainekoa da (400 m-ko igoera). 


2012(e)ko urriaren 1(a), astelehena

Irulegi mendiko argazkiak

Azken igandean Irulegi mendiaren inguruan egindako itzulian hartutako argazkiak ikus ditzazkezue jarraian. Eguraldia lagun 7,2 k-ko ibilaldia osatu genuen, bertan bildutako 109 lagunok.
Argazkiren bat jeitsi nahi baduzue picasako albumetik har ditzazkezue.