2012(e)ko otsailaren 29(a), asteazkena

KAIXO, TREKU!

Goñiko borda zaharrak TREKUREN puntan.



GOAZEN MENDIRA!

TREKU (1265 m). Andia mendizerran, Goñi herritik.
Irteeraren data: 2012-03-4; 9etan ikastolako atari nagusian
Goñi herritik pistatik Sanmigel ermitara eta bertatik ibilbide zirkularra
Ibilbide erreza; gutxi gorabehera 8 km-ko distantzia eta 300 metroko desnibela.

Goñi herrian elizaren paretik pasatzen den pista hartuko dugu, ahal bada, kotxez ermitaraino igotzeko. Bertan kotxeak aparkatu eta pagadia zeharkatuz altuera irabaziko dugu. Treku lepora iristean belardi eta harrien artean tontorrerako azken malda igoko dugu.
Ikuspegi eder eta zabaleko tontorra dugu: Andia mendizerra, Iruñerria eta atzean Pirinioak...
Jeitsiera borda zaharretatik eginen dugu, garai bateko abeltzantza ugariaren aztarnak.
Ibilbidea erreza da, igoera 300-350 metrokoa eta distantzia zortzi kilometrokoa da, gutxi gorabehera.
Eguraldiaren iragarpenak ez dira txarrak.
Bazkaltzera Iruñera itzuliko gara; aukeran norberak bere janariarekin elkarteren batean bil gaitezke.
  







ANIMA ZITEZTE! GOAZEN MENDIRA!

Ioar mendiko argazkiak (2012.02.12)

Oraingo honetan eguraldia lagun izan ez bada ere taldeko "beteranoak" eta Unai elurra zapalduz tontorrera igotzeko gai izan ziren

2012(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

YOAR MENDIA

YOAR MENDIRA IRTEERA



            Zirkular honen bidez, datorren Igandean Yoar mendira egingo den irteeraren berri ematen dizuet. Yoar mendia Codes-eko mendikatean kokatzen da, Nafarroako mendebaldean, Arabarekin mugan. Ikastolarekin egiteko oso txango aproposa dela uste dut, oso egun ona pasatzeko aukera ematen duena.

            Yoar mendiko igoera Santa Cruz de Campezo herritik hasten da. Bertara oso erraz da kotxez iristea, ez dago inongo arazorik, eta Iruñeatik ordu batera aurkitzen da gutxi gora behera. Behin bertara iristean, Codes-eko monastegira igo daiteke kotxez, bertatik mendia igotzen hasteko. Monastegian denetarik aurki daiteke, hala nola asadoreak, oso txoko egokia delarik mendia igo eta gero bertan bazkaltzeko edo haurrekin pixka bat jolasean egoteko.

            Mendiari dagokionez, ez da batere zaila igotzea eta ez da oso luzea, familia giroan joateko oso aproposa eginez. Gainera paisaia polita da, baita mendia igotzeko bidea ere. Guztia bidexka bat da, nondik erraz igo daitekeen.

            Hori kontutan hartuz, guztiak gonbidatzen zaituztet egun on bat pasatzera Yoar mendira egingo den irteeran. Bai familia giroa eta elkarrekiko harremana sustatzeko eta baita euskaran murgilduta momentu on eta atsegin bat pasatzeko ere. Larunbatean ikusiko garelakoan,

            Agur t´erdi.