2012(e)ko martxoaren 26(a), astelehena

Bidaurreta-Argiñaritz itzuliko argazkiak (20120324)

Kaixo

Oraingo honetan eguraldia lagun ia ehun laguneko taldea ibili ginen Bidaurretatik egindako azken itzulian.
Hona hemen egun zoragarri honetako lehen argazkiak; ziurrenik beste argazkilariren bat ere bereak igotzen animatuko da.

2012(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

Bidaurreta- Argiñaritz







BIDAURRETA- ARGIÑARITZ - BIDAURRETA
Irteeraren data: 2012-03-25; 9etan ikastolako atari nagusian
Ibilbide zirkularra. Gutxi gorabehera 13 km-ko distantzia eta 400 metroko desnibela.


Bidaurretan aparkatuko ditugu kotxeak. Han Jaitzerako (Salinas de Oro) bidea hartuko dugu. Larehun metro igo ondoren hartuko dugu Argiñarizko bidexka polita. Zuhaitz arteko bide hau jarraituz Argiñaritz herrira iritsiko gara. Herri hau Iruñeko zabortegia jasan izan behar zuen urte askoz baina berpiztu da azken urte hauetan. Bertan hartuko dugu hamaiketakoa. 

Gero aldapa luzea dugu Esparatz eta Ollakarizketa mendien arteko lepoa arte. Hemen ikuspegi ederra izango dugu. Nahi duena Esparatz mendira igo daiteke. Gehienentzat ibilbidea luze xamarra gertatuko da eta Bidaurretara jeitsiko gara.

Bazkaltzera Iruñera itzuliko gara  

***********************************

BIDAURRETA- ARGIÑARITZ - BIDAURRETA
Fecha: 25-3-2012; 9.00 en la puerta de la ikastola
Recorrido circular . Distancia aproximada 13 kilometros. Desnivel: 400 metros

Aparcaremos los coches en Bidaurreta. Allí tomamos el camino a Salinas de Oro y a unos 400 metros tomamos la senda que nos lleva hasta Argiñariz. Es un camino suave entre encinas que nos lleva al lavadero de Argiñariz. Subimos por la carretera al pueblo donde pararemos a almorzar.
Después de almorzar subimos el camino que nos lleva hasta el collado entre los montes de Esparatz y Ollakarizketa. La vista es muy bonita. Quien quiera puede subir a Esparatz pero para la mayoría la excursión ya es bastante larga y bajaremos directamente a Bidaurreta.

















2012(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

BIDEOA: Arrarats-Ernaitzu 2008ko azaroan

Jarraian ikastolako guraso batek 2008ko azaroan Amaiur mendi taldeko txangoaren pelikula egin du, kalitate handikoa, zeinetan Arrarats herritik, Otxolako zelaitik barna, Ernaitzu mendia igo genuen.

Egungo taldeko mendigoizale askotxo ikus ditzazkezue, guraso zein haur, hori bai: zertxobait aldatuta!

Eskerrik beroenak egileari (Julio Martinez)!