2013(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

San Pelaio (962 m.)


Baldorba eskualdean, Nafarroako Erdialdean, sei ibilbide mikologiko markatuak badaude.
Oraingo honetan Orisoain ibilibide Mikologikoa egingo dugu. Orisoainetik aterako gara eta bide zaharrak eta berriak zeharkatzen, hiruki ibilbide bat eginen dugu eta Orisoainera itzuliko gara. 



Kotxez, Iruñea - Tafalla N-121 errepidetik, edo AP-15 autopistatik (Gares irteeraino), abiatuko gara. Pueyora ailegatu baino lehen, Garinoianen zeharkatuz, bidegurutze bat aurkituko dugu. Hortikan Leoz bidea hartuko dugu. Catalain basoeliza ikusi eta gero eskuinaldeko bide bat hartuko dugu Orasoineraino.



Kotxea aparkatu eta herriko kaleak zeharkatuko ditugu Amatriain bideregurutzeraino. Eskerraldera joko dugu eta pista batetik erreka baten ondoko baserri batetara iritsiko gara. Hemen igoera hasten da, atzekaldean Orisoain utzi dugu bide honek “Iturritxo bidea” du izena. Baldorbako errealeko bidetik igoko gara pinudi bat aurkitu arte eta hor San Pelaio basoelizarekin topo eginen dugu. Hemen hamaiketakoa hartu eta gero jeisten hasiko gara Amatrineraino eta hemedik Orisoinera itzuliko gara.



ONGI IBILI!