2013(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

MENDITXURI eta finalista!

Amaiur mendi taldearen gailurra Menditxuri (1201 m) Auritzetik 2013ko azken txangoa ta finalista
Kaixo aurki (2013.06.02) izango dugu ikas urte honetako azken txangoa eta ohikoa den moduan Menditxurira zuzenduko dugu. Mendi honetako gailurrean duela zenbait urte, Amaiur ikastolako mendi Taldeak buzoi bat paratu zuen oroitgarri gisa.
Ondoren Auritzeko Urrobi kanpinean finalista eta bazkaria ospatuko dugu, ohi den bezala, ikasturte honetako igoeretan parte hartu duten gaztetxoei diplomak eta oroigarria banatuko zaielarik.

Hona hemen bart izandako ospakizun eta ibilaldiaren argazki batzuk.
Podeís ver unas cuantas fotos de la celebración y paseo de ayer.


Aurreko urteetako finalisten informazioa: Menditxuri (1201 m) Auritzetik

GOAZEN MENDIRA!!!!
IZENA EMATEKO:

2013(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Hodarribia (Guadalupeko gaztelutik) - Pasai Donibanera kostaldetik zeharkaldia

Maiatzeko igande goibel honetan zeharkaldi ederra egin dugu Iruñeko Amaiur ikastolatik Hondarribira hiru autobusetan etorritako 164 lagunok. Guadalupetik abiatu gara, Jaizkibel tontorrera igo eta bizkarreko bidea jarraituz Pasai Donibanera jeitsi gara.
 
Iazko arrakasta (Zumaia-Deba zeharkaldia) ikusirik aurten ere Amaiur Ikastolako mendi taldeak kostaldetik eginen du zeharkaldia.

Distantzia : 11-12 Km.
Ibilbide: ertaina/erraza
Irteera: 8:30etan autobusez, Amaiur ikastolako atarian.
Izen ematea: ondoko formularioan ostegunera bitarte.
Prezioa: 12 € helduak eta 10haurrak (taldeko arduradunei ordaindu)
Bideak-Caminos:
GR-65 (Camino de Santiago)
GR-121 (Vuelta a Gipuzkoa)

Autobusak Hondarribiako Guadalupeko gazteluan utziko gaitu eta bertatik,  Jaizkibel mendiko tontorra igo eta Pasaia Donibanera jeitsiko gara.
Informazio gehiago: http://www.rutasporgipuzkoa.com/rutasgipuzkoa/jaizkibel-cresta.html 

TRACK GPSrako jaitsi nahi baduzu BERTAN duzu. 
Si quieres puedes bajarte el TRACK GPS .