2010(e)ko martxoaren 9(a), asteartea

NORVEGIAN

Lagun batek, bideo hau sartu du bere blogean.
Neretzako paisaje zoragarriak, wild landscape, sajoiak esaten duten bezala: paisaje basatiak negu hotz eta gorrian....
Musika ere kuttun puntu bat du. Ia zer iruditzen zaizue.

Vistas espectaculares, con una música que no deja indiferente.
El enlace lo he sacado de un amigo poeta y montañero o viceversa con un bonito blog ( http://himalaian-hiru-kolore.blogspot.com/ )

http://vimeo.com/8736190

2010(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

ESKINTZA 739 m (Zirauki)








Goazen Mendira!!!!

2010(e)ko otsailaren 7(a), igandea

Peña (Torre Peña) Zangotza
















Goazen mendira! Oraingoan Erdi Arora bidai polit eta lasai bat egitea proposatzen dizuet, Peña izeneko herria ikustera. Izan ere, Peña herria Peña mendiaren maldan dagoen herri bat da, zeinetan gaur egun ez den inor bizi, baina Erdi Aroaren garaiko dorre polit bat dago ikusgai bertan, baita garai batean zeuden etxeen, elizaren eta abarren geratzen diren arrastoak ere. Ikusgarria da ere Peña herria kokatuta dagoen lekua, harkaitz erraldoi baten gainean baitago eraikita. Peña mendia ez da oso altua, 1300 bat metro ditu eta. Gainera ibilbidea ez da batere gogorra, haurrentzako oso aproposa eta eguna pasatzeko aukera bikaina. Igoera ordu eta erdi ingurukoa da herriraino, eta hortik ordu erdira mendiaren gailurra aurkitzen da. Herria igaro ondoren, gailurrera bidean, Zangozako Ikastolak jarritako gutunontzi txiki bat dago, Argitxo deitzen den iratxoaren etxea hain zuzen ere, beraz, joaten bazarete, gutuntxo bat idatz dezakezue Argitxori uzteko. Ibilbidearen zati gehiena itzalaren azpian doa, senda eder batetik, zeina arteaz, ezpelaz eta haritzez inguratuta dagoen batik bat. Aldaparik handiena herritik gailurrerako bidean aurkitzen da, baina ez da oso neketsua. Jeitsiera ere oso lasaia da, eta bi bide hartu daitezke jeisteko: igotako bide berdinetik edota mendiaren beste aldetik doan pista batetik, nahiz eta senda bezain polita ez den. Peña mendira kotxez iristeko bidea ez da batere zaila, Zangozaraino iritsi behar da, eta hortik Gabarderal izeneko herritxora. Gabarderal pasatu ondoren kilometro pare batera edo aurkitzen da mendia igotzeko abiapuntua. Bide guztia oso ongi markatua dago, galtzeko arriskurik egon ez dadin. Beraz espero dut guztiak animatzea mendi hau igotzera! Peña mendian ikusiko garelakoan
Agur t´erdi!


2010(e)ko urtarrilaren 17(a), igandea

SARBIL 1132 m (Cabezón de Etxauri)

Gailurra
Gailurratik, Gezalaz aldera

Aurrean tontorra, oraindik ordu erdi falta da
El Cantero, eskalada eskola. Bere atzekaldean Ziriza herria

Putreak ugari dira bidearen zehar


Aste buru hontan, Orreagara aldera joan behar ginen, elurraren bila, jolasteko eta ongi pasatzeko. Lehengo egunetan eguraldi txarra egin zuen, 17 aren goizeko 7etan, oraindik euria botatzen zuen.
Dena dela eta, gutti gutti batzuk agertu ginen. Eta ia guztiok ikastolatik kanpokoak! Hori bai ikasle oien gurasoak, eta aitak.
Momentu baten plana aldatzea erabaki genuen: berriro Irunatik urbil, Sarbil aldera.
Kotxea Etxauri herriaren sarreran utzi, eta amildegiaren bazterra artzera bota genuen.
Bidea, harri multzoekin seinalatuta dago, eta nere uztez nahiko polita da. Amildegiak, arte ohianak, larreak, haitzak eta eguraldi ona egiten ba du, Irunea eta Pirineoetako ikuspegi oso polita.
Lastima humerik ez etortzea.
Hemendik laguntza eskatzen dugu. Jende etor dadin ez du balio blog"zoragarri" bat izatea, edo e-mailez, ateraldien abisua ematea, edo Uxue ostegunero txartelak jartzea. Umeak mendira etortzea nahi ba dugu, oraindik ikastolan zaudetenok eta "patio"ko bizitza egiten duzutenak, lagunak konbenzitu behar dituzue, amaiur mendi taldearekin etortzeko. Eta ez du inporta inor ez ezagutzea: horrela ere giza erlazioak egiten dira eta gure taldea zabalagoa izango da.
Eskerrik asko zuen arretagatik, eta urrengorarte.
Ongi izan

2009(e)ko abenduaren 20(a), igandea

Tajonar 883







Cemborain mendira, 883 mtakoa, gure helburura zen. Bainan aurreko egunetan, zehatz mehatz, gabon hartan, elurra dexente, eta hotz handia egiten zuenen, ondoan dagoen Tajonar era abiatu ginen.
Oraingoan, Fidel gure gida izango zen, eta sastraka artean izango zen elurrarekin, gehiegi ez buztitzeko, erabaki zuen beste aukera hau.
Zori txarrez, ez ginen jende ugari elkartu. Egia esan, eguraldi hotz hotza izango zela aurreratu zutela, "denboraldiko" gizonak, eta batzuei gogoak kendu zitzaikiola dirudi.
Azkenean suerte haundia izan genuen, zeren goiza aurrera zihoala, odeiak desagertu ziren, eta eguzkia giroa zerbait epeldu zuen.
Bidea: oso errexa, asierako aldapa ez ezik, beste guztia bide zihor lehun bat da eta. Oso ibilbide polita edonori gomendatzeko.
Heiztari txabola dotore batean gosaldu genuen, eta etxetik ain urbil ginela eta, etxera bueltatu ginen bazkaltzera.
Elurrarekin jolasteko aukera izan genuen, eta Irunherriko sakona, elurrez estalita ikusteko sorte handia ere.
Ikus itzazue argazkiak.
ETA BESTERIK GABE, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!
IA URRENGO URTEAN BERRIZ IKUSTEN GAREN.

2009(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Saioa 1418 m













2009/11/22
Oraingoan eguraldi polita izan dugu. Ordu bete, generamala, basotik ateratzean, ego-aize bortitza zebilen, eta hau dela eta, txikienak buelta egitea erabaki dute.
Penagarria izan da, zeren egunak aurrera zihoala, aizea haulagoa zebilen, eta benetan ez gara gaizki egon.
Akaso txangoa gogorregi izan da txikienentzako. Lasai, urrengoan obe ibiliko gara.
Beti bezala hementxe duzue egun ontako argazki polit batzuek.
Gehiago ikusteko, picasako ezteka sakatu itzazue.
Ongi izan mendizale!!!!
Hemen duzuen lotura hontan txangoa ikusi ahal izango duzue. Merezi du


Goazen Saioara
Bainan Saioa etorriko ahal da????
Oraingoan esperientzi personala kontatuko dut. Saioa Iruneatik oso urbil dago eta alturera dexente duenez eta uren dibisorian dagoenez, neguan eguraldi txarra eta otza sartzen denenan bereala elurrez betetzen du.
Mendian eskiekin ibiltzea gustatzen zaiguneei, hortzak haunditzen zaizkigu, eta ahal dugun bezain laister harantz jotzen dugu, igo eta jeixten ibiltzeko.
Azkenekoa urte hontako martxoan izango zen gutxi gora behera, eta arratsaldean izan zen. Eguraldia primeran. Inork ere mendian. Ilunnabarra zen....Ah ze pakea. Gailurretik eguzkia mendebaldean sartzen gozatu nuen, eta gero eskiak hartu eta ziztu batean kotxearaino.
Gozatu itzazue argazkiak eta bideo txiki bat.
Iganderarte

Mikel

2009(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Dulantz 1.239 m









GOAZEN MENDIRA!!! Dulantz (1.239 m) Urbasako Gailurra. Eta ze errexa!!!

Tamalez izugarri egualdi txarra atera zaigu igande ontan. Aspaldin ez genuen horrelako egun kaxkarra sufritu mendi taldearen ateraldietan.
Hala eta ere gutxi batzuk elkartu ginen ikastolako atean, eta guztion artean irteera aldatzea erabki genuen.
Euritik babesteko, Huitziko "tunel"era joatea erabaki gendun, sikiera han ez ginela bustiko esperoan.
Han ginela, zuloa lanengatik itxita zegoela ikusi genuen. Zerbait ausartu ginen eta metro batzuk barrurantza egin genuen, ilunpean, linterna batzuekin hornitutak.
Azkenik oberena handik ospa egitea izango zela erabaki genuen, eta San Miguelera gozaltzera joan ginen.
Ezin denean, ezin da (Txinatar atzothitz)