2007(e)ko azaroaren 25(a), igandea

BARGAGAIN




Bargagain 1.156 m. (Urbasa).
Urbasa, aspalditik, nafartar guztion patrimonioa da. Bitxia da, gaur egun, erdi arotik datozen eremu hau erabiltzeko eskubide batzuk mantentzea. Honek ez du inolako zentzurik bertako biztanleria hazi den moduan ikusirik. Orain Urbasa Parke Naturala denez, araudi zorrotzagoa du, eta ez da hain erreza erabilpen hauek lortzea. Etxea egiteko egurra izatea, eta gure hazienda bertan artzaintzea dira besteak beste eskubide hauetako batzuk.
Gaurko txangoak, bago oihan haundi eta arkaitz kuriosoak ikusteko aukera ederra emango digu.
Urbasako lurra, kare harriakatik osatuta dago. Erosio handia sufritu du duela milakada urte. Erosio honen ondorioz leze pilakada aurkitu ditzakegu. Zulo hauek euriaren ura biltzen eta gordetzen dute, ur erreserba inportantea suertatuz ondoko herrientzat. Ura lurretik ateratzen da iturri ikusgarri baten bidez, Urederra iturria bezala.
Nahiz eta kobazuloak ez ikusi, mendikatearen arkaitzak nonbait azaltzen dira. Hauexek dira Urbasa bai iparretik eta hegoaldetik mugatzen duten amildegiak (balcon de Pilatos).
Karst deritzon erreliebe formak agertzen dira nonbait, Bargagain ondoan ikus dezakegun harri puska bananduak bezala.
Irteera, Urbasa Parke Naturalaren informazio erainkuntzaren ondotik ateratzen da, Olaztiko errepidea burutu eta gero.
Irteerak errepide ondoan dagoen bidetxoa segitzen du. Egurrezko markak aurkituko ditugu, norabidea azalduz. Berehala ezkerrera buelta egiten du. Ondoren malda gora egiten du, pagadi batetik iparreko norabidea segituz. Bizkarrera ailegatuko gera, Sakana eta Atsatsu ikusiz. Bidexka estu bat jarraituko dugu mendebalderuntz. Berehala Bargagaineko gurutzea ikusi ahal izango dugu.
Nola ailegatu.
Sakanako autobidea hartu Olaztiraino. Bertan, Urbasako errepidea seinalatuta dago. Portua bukatu eta berehala Parkearen etxea pasatuko dugu. Ezkerraldean, landa baten kotxeak utzi ahal izango ditugu.

2007(e)ko azaroaren 11(a), igandea

MENDIZAR




Iratiko basoan
Mendizar (1323 m) Aezkoa
Tontor honek Iratiko oihana iparraldeko ertzetik mugatzen du. Irati basoa Europan dagoen pago-izeidirik mendebaldarrena dugu.
Hemengo zuhaitz zaharrek, okil gibelnabarraren bizitoki bereziak izanik, Europan dagoen azken eremu zabalenetakoa osatzen dute txori hauentzat
Eremu hauek prehistoriatik artzainek bisitatua izan dira. Hala adierazten dute inguruetan topatu dezakegun Kromlech, trikuharri eta bestelako eraikuntzek, Okabe, Arratakas eta Arpeako leizeak esaterako. Beraz, larreak bilakaeraren lekukoak izan dira.
Bestalde, oihan hauetatik atera den egurra bertako bailarentzako aberastasun handia suposatu izan da. Bertako izeiak Espainiako Armadaren ontzien mastak egiteko erabili ziren.
Basoaren erdian Irabiako urtegia kokatzen da. Aspaldian, Irati errekatik enborrak eramaten ziren, Agoitzen zegoen zerrategiraino. Urtegia errekaren ur kopurua kontrolatzeko erabiltzen zen. Horretaz aparte, errekaren zehar zentral hidroelektriko ugari kokatzen da, errekan bertan sortzen diren ur salto aprobetxatuz.
Orbaitzetan beste toki bitxi bat topatzen dugu: Orbaitzetako antzinako arma ola. Bertan kanoientzako munizioa egiten zen. Bere garairik ospetsuena XIXgarren mendearen hasieran kokatzen da. 1873 urtean produkzioa gelditu zen, hainbeste gerra eta borroka jazo eta gero. Pena merezi du bisitatzeak.
Nola ailegatu:
Iruñatik, Agoitzera joan. Bertan Nagoreko errepidea segitu. Berehala eskuinera hartu Oroz Beteluko errepide berritik. Aribera ailegatu eta berriro ezkerreko errepidea segituz Orbaitzetaraino segi. Herri hau pasatu eta gero, Irabiako urtegiaren bidea hartu behar da, Orion deitzen den leporaino.