2008(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Esparatzko gailurratik, Allosko urtegia, Jurramendi, Monjardin...
Salinas gainean diren Peña grande y Peña chiquita

Peña grande, Salinas, Guesalaz, Iturmendi...
Lepoan
Elur bolekin jolasean

Pelotoia aldapa gora

Atzekoak, pelotoiaren bila
Artzina eta bere aberetxoak....

Las supernenas.....

Esparatz, 1.025 m Bidaurreta

Txangoa, Etxauriko mendatetik ateratzen da eta Egomendebaldeko norabidea segitzen du, Esparatz gailurra billatuz. Bidea mendi lerro apal batetik abiatzen da, Iruñerria Mendebaldetik isten duena. Gezalaz eta Etxauriko bailarak bereizten ditu. Azkeneko hau Arga erreka zearkatzen du, nekazaritzako lur goxoak ureztatuz.
Inguruan Etxauriko herrian, eta Eriete, Elio edo Otazuko tokietan, dorre galantak azaltzen zaizkigu. Hauek, lur hauek izan zuten aberastasuna adieraztan digute.
Ondoan ere Belaskoaineko Balnearioa dugu. Bertan ur xamina, zapore bereziarekin, on ona giltzurrinentako.
Mendiaren beste aldean, Gezalatzeko bailara, Andia mendilerroaren egoaldean.
Bertan oraindik gatzagak (gatza ateratzen den tokia) ikusi ahal ditugu. Gatza, duela mila urte ateratzen zuten sistema berdinarekin, lortzen dute: ur putzu batzuetan ur gazia jaurtitzen dute, eta eguzkiaren eraginez, ura eta gatza bereizten dira.
Batzuk diote, Donejakueko benetako bidea, Arga erreka segitzen zuela, beraz gaur egingo dugun ibilbidearen ondo ondean.
OHARRA: gaur abenduak 14, mendia elurtuta zegoen, eta txangoa ez dugu egin. Buelta polita egin dugu Bidaurretaren inguruan dauden mendietatik...

2008(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Baratxueta 1.149 m






















Oraingoan ere berandu ailegatu gara.Sentitzen dut bainan ez dut astirik izan lehenago idazteko.
Baratxuetara joatea aukeratu genuenean, buruan Egozkuetik igotzea genuen. Igoera hau polita da baina nahiko maldatsua eta azkenean laburra exkursioi polita izateko. Behin eta berriro internet eta mendiko liburuak kontsultatu eta gero, aukera desberdinak ikusi genituen: bata, Egozkuetik atera, tontorrera ailegatu eta Alto de Egozkuera jeitxi, errepide eta bide desberdinbatetik berriro herrira bueltatzeko. Aipatuena Usetxitik ateratzen da, lehendabizi pista on bat segitzen du eta gero malada gora, bizkar garbi batetik gailurrera. Polita baina laburra ere.
Azkenik aukera politena: mapa aurrean jarri, bide zaharrak ikusi, ondoan bizi direnei galdetu eta ateraldia egin baino lehen bi alditan toki oietatik ibili inork aipatu ez duen bide polit hori deskubritzeko. Ez zen lehenengoan ongi atera, bigarre aldiz batez sailatu nintzen, eta bide polita topatu nuen. Nahiko ahaztuta dirudi, bainan ongi ibili daiteke.
Etsain oso ezaguna ez den herritik atera ginen eta tontorreraino, aritz, pago eta ezpel oihan artetik ibilita. Gero larretara atera, lokatzan txirrista egin eta gero tontorrera ailegatzeko.
Ezagun diren bidetik ateratzera konbidatzen zaituet. Mapa bat hartu eta zuen buruari lan egin arazi eiazue. Seguro, toki zoragarriak aurkituko dituzuela.

2008(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Ernaitzu 1.203 m



OTXOLA- ERNAITZU-IREBER

ERNAITZU MENDIRA:

Mendi hau kantauri- Mediterraneo isurialdeen banalerroan kokatua dago, bi haranen artean:Ezkurra (iparrean) eta Basaburua (hegoan) . Mendi honen hegaletan pagoak haritzak eta gaztainondoak aurkituko ditugu, azken hauek eta garai honetan fruitu goxoak ematen dizkigutela: gaztainak.

Mendi honen ondoan Ireber mendia ikus dezakegu eta bien artean Bi Ahizpen lepoa non Bi Ahizpen trikuharria aurkitzen da. Mendi hauei buruzko kondaira batek dionaren arabera, Beruetetik Leitzara abiatzen ziren bi ahizpak elur ekaitza batek harrapatuta hil ziren. Kondairaren beste bertsio batek Berueteren eta Leitzaren arteko bidean zihoazela otsoek irentsi zituztela dio. Tradizioaren arabera inoiz aurkitu ez den urrezko txanponen altxorra trikuharriaren azpian lurperatuta egongo zen.

Mendi honetara igotzeko Arraratseko elizatik irtengo gara, Otxolako landetara igotzen den pista bat hartuz, pagoaz eta gaztainondoaz inguraturiko erreka eder batekiko paraleloa dihoana.

2008(e)ko urriaren 14(a), asteartea

Monjardin (Dello) 894 m






Monjardin 894 m (Labeaga-Lizarraldea)

Urtearen lehenengo txangoa Deio edo Monjardin ezagutuagoa den mendira joango gara. Ez zaitezte kexatu zeren ibilbidea errexa eta nahiko motza da.

Hauxe gure esperoa zen bainan azkenean eguraldi txarra egiten zuelako edo 16 lagun besterik ez gara elkartu, eta hauetatik ikastolako 5 umerik bakarrik izan dira!!!!

Aupa lagunok!!! Anima zaitezte!!!!

Naiz eta eguna ilun eta tantaren bat eskapatu ere bidea egin dugu. Tamalez gailurran lainoa eta haizea zebilen eta ez ditugu puntatik izaten diren bistaz gozatu.

Gazteluaren lehenengo aipamenak VIIIgarren mendekoak dira. Posible da lehendik ere Erromatarrek erainkuntza batenbat izatea ere.

Istorioak ba dire ere, zeinek Carlomagno eta Furro moro erregearen arteko borroka aipatzen dutenak, gaztelu honen inguruetan.

Geroztik Karlistek eta liberalek Jurramendi batallarekin erlazionatuak izan zituzten beren tirabirak. 1874tik aurrera ez da gotorleku bezela erabili.

Bainan ez bakarrik militar arloko kontuak ditugu.

Ondoan baseliza dugu, zein lehenengo estruktura 1585 urtekoa dena .

Ermitainoak bertan izan dira, eta moldapen haundiak. Aipatzekoa da Monjardineko gurutzea, balore importantea duena, Orreagaren gurutzearen parekoa.

Argibide gehiago:

http://www.monjardin.tk/

2008(e)ko urriaren 7(a), asteartea

2008(e)ko maiatzaren 25(a), igandea

FINALISTA






Egin dugu. Gaur naiz eta eguraldiaren pronostikoa ikaragarri txarra izan, berriro ere Menditxurira igo gara. Bai, bidea atzeko egunetan bota duen euriarekin lokatzaz bete betean zegoen! A ze lana ederra, gero botak etxean ongi garbitzea.
Ala eta ere eguraldiak errespetatu gaitu, eta bazkaltzen bukatu arte ez du euririk egin.
Umeak, txartela eta opari bat jaso dute...Pozik joan direla uste dut...
Berriro ere, ikastoal ia ez daudenei eskertzen diegu beren jarrera eta fideltasuna.
Aunitz urtez!!!

AGURRA





Amaiur mendi taldearen gailurra
Menditxuri (1201 m) Auritz
GOAZEN MENDIRA!!!!

Se acabó. Empezamos con el curso, y ha llegado el momento de la última salida. Hemos pasado frio, calor, nos hemos mojado, hemos comido bien, nos hemos divertido, nos hemos reído…y espero que hayamos aprendido algo del monte.
Pero perdonarme si ahora hablo en singular. Tengo ganas de expresar algo personal. Salir al monte supone el disfrutar del paisaje, conocer pueblos y valles, relacionarte con los compañeros y padres de la ikastola, hablar con los lugareños, pensar en planificar la salida, respetar el entorno donde nos moveremos, saber soportar el esfuerzo….Y todo esto supone también un aprendizaje.
LASAI! No vamos a hacer ningún control!!!!! Pero pensar un poco en los siguiente.
Si disfrutamos de las excursiones, nos tenemos que dar cuenta que la única forma de que otros sientan lo mismo es respetar el camino, el bosque, el rio o las piedras por donde pasamos.
Si hemos gozado escuchando los pájaros, la mejor forma que otros lo hagan es dejándolos tranquilos, sin hacer ruido, sin molestarlos, solo así podrá venir la nueva pollada del año que viene…
Las aguas limpias, las praderas verdes, las cimas castigadas por el viento se preservan sin basura, sin pintadas, sin gritos…escuchando el sonido del silencio….
Aguantar el cansancio, el subir la cuesta fuerte más despacio, el dosificar el esfuerzo, soportar la sed, el hambre, el sudar la camiseta tiene un premio en la cima.
Abrir los ojos y abarcar el horizonte. Cerrarlos y escuchar el viento…tal vez os llegue el agur de Iñaki desde muy lejos.
Sin más, un saludo para todos y hasta el curso que viene.

Zaindu ditzagun gure mendiak!!!!

2008(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

IRTEERA BEREZIA

(Argazkia internetetik jeitxi dut)
Aste buru hontan talde txiki baina bikain bat Oronzeko, Casa Iriarte Aterpean egon dira.

Nahiz eta larunbatan euria eten gabe izan da, Koixtako urtegiaren inguruan txango potlit bat egin zuten.

Udaberri guztietan bezala, Iratiko oihana, pil pil berde ikaragarri baten bihurtu da.

Hemendik gutxira argazkiak ikusi ahal izango dugu.

Urrengo arte.

2008(e)ko apirilaren 20(a), igandea

ADI







Aldudeseko lurren gainetik
Adi (1458 m) Kintoa
GOAZEN MENDIRA!!!!

Adi eta Saioa eskualde honetako mendirik garaienak dira eta Mediterraneo eta Kantauri itsasoetako isurialdeak banatzen dituzten lerroan aurkitzen dira. Pirinio garaietarantz hurrengo urratsa ekialderako aurkitzen den Ortzanzurieta da, inguruetako tontorrak apalago baitira.
Kintoa (Quinto Real) eskualde honen izena Erregeari ordaindu beharreko zergatik dator, bertako basoetan txerriek bazkatu ahal izateko, hain zuzen ere. Aldudeseko herritarrek, Bankakoekin eta Urepelekoekin batera bertan azienda uzteko baimena zuten; hortaz, Aldudeseko eskualdea ere deritzo; Erro eta Baigorriko ibarren arteko tirabirak XV. mendetik gatazken ondotik Elizondon 1785 urtean sinatutako akordiorarte iraun zuten.
Inguru honetan pagadi zabala aurki dezakegu, Iruñetik hurbil eta Arga ibaia osatuko duten uren iragazi naturala sortzen duena. Garai batean ehiza larriagatik ezagunak izan ziren, bertan orein-mihi eta adarzabal aunitz bizi baitzen. Iraila partean animali ikusgarri hauen marrualdia entzuteko tenorea da.
Irteera honen abiapuntua Urkiagako lepoa izanen da. Aldez aurretik, bidaian, Iruñerrian edaten dugun uraren hornidurarako Urtasungo tratamendu plantatik eta Eugiko urtegitik pasako gara. Zertxobait aurrerago magnesita minerala ustiatzeko arrobi itzelak ikusiko ditugu. Inguruan dauden burdinolak eta armategiak, Olaberri izenekoa, zeharkatuko ditugu; guzti hauek basoetako egurraz eta ibaiko uraren indarrez baliatu ziren. Egun, arrain-haztegi baten aztarnak ere badira; non ote daude amuarrainak!
Urkiagatik eskuinaldeko bidea hartuko dugu, usategiak inguratzen dituena, eta bidexka errez batetik Adi tontorrerako aldapa zorrotza igoko dugu. Jeitsiera Odiako erreka-zulotik eginen dugu, benetan leku zoragarria.
Inguru honetan gizakiaren mehatxuak nonnahi topa ditzazkegu: Frantziarako autobidea Sorogainetik, urtegia egiteko proiektua edota Baztan aldeko Erdiz parajean ustiatu nahi zuten harrobi berria.
Zaindu ditzagun gure mendiak!!!!

2008(e)ko apirilaren 6(a), igandea

ARBURUA







Zaraitzuko herri ahaztuak
Arburua (1.030 m) Zaraitzu
GOAZEN MENDIRA!!!!
Zaraitzuko ibaxa iparrean dituen herriengatik ezaguna da, hala nola Otsagi, Ezkarotzeean edota Jaurrieta, baina baditu beste zenbait herri hain ezagunak ez direnak (mapan duten kokapena zehaztea zaila suertatzen zaigu): Igari, Izize, Galoze, Uskartze…
Antzinako ekonomia, egurgintzan, aziendetan, eta beranduago patata landetan oinarritua, aberatsa zen, baina jarduera hauen gainbeherak eskualdeko populazio murrizketa eragin du. Ibaxeko hegoaldeko herriek nabarmenki pairatu dute gertaera hau, honela, Arburua mendiaren inguruko herriek biztanleria gutxi dute: Galozen 9 lagun bizi dira urtean zehar eta Uskartzen 40; asteburuetan eta udan pertsona gehiago bizi da.
Arburua Areta mendilerroan kokatua dagoen tontor xumea da. Inguruan, aurreko urteetan bisitatu dugun Olagato mendia aurkitzen da. Mendia Solame izeneko txintxurraren bitartez, Zaraitzu ibaiak ekialdetik-mendebaldera hedatzen den tolesturaren gainean dago. Arroil honek Zaraitzu ibaxaren haizeak bideratzen ditu, hainbatetan indartuz.
Gailur-lerroan Arburua baseliza aurkituko dugu, garrantzian ibaxeko bigarrena, Otsagiko Muskildaren atzetik. Inguruko herriak ekaineko lehen igandean erromerian igotzen dira.
Gailurra ermitatik km batetara dago, HE norabidean. Bertan buzoia dago, baina inguruko zuhaitzek ez dute paisaiaren ikuspegi zabala ematen.
NOLA IRITSI: Jaca-Huesca errepidea hartu, Judaseko bentaraino, non Ilunberriko norabidea jarraituko dugun, Otsagirantz abiatzeko. Nabaskoitze iragan eta 10 km aurrerago ezkerrean Izize-Galoze adierazten duen seinalea aurkituko dugu. Denera 70 km dira. Bidaian Arbaiungo arroileko behatokian gelditzea merezi du, hormatzarrak eta saien hegaldiak ikusteko

2008(e)ko martxoaren 9(a), igandea

IRULEGI





Iruñerriko gaztelu ahaztua
Irulegi 893 m (Aranguren)

Iruñeko arroa Alaitz, Erreniega, Sarbil, Ezkaba eta Aranguren-Taxoare mendiak inguratutako sakana da. Mendilerro hauen tartean Arga, Arakil, Ultzama eta Elortz ibaiek Lizoain, Elortz, Artederreta, Sakana, Ultzama ibarrei bidea ematen diete.
Iruñeko arroa aspalditik baskoien lurra izan da, bertako lur emankorrek bereziki zekalen landa ahalbidetu dute, jatorrizko basoa murriztuz joan delarik; lehen aipaturiko mendien magaletan azken lekukoak mantentzen dira, baita pagadiak ere.
Aranguren-Taxoare mendilerroa Uhartetik Noain arte hedatzen da, Iruñeko arroaren ekialdeko muga izanik.
Tontorra 893 m besterik ez du eta kontuan hartuta abiapuntua 635 m-ko altuera duen Lakidain herria izanen dela igoera ez da neketsua izanen.
Altuera handia ez izan arren ikuspegia zabala da: Aranguren bailarako herriak, Zolina edo Ezkoriz-eko urmaela (bertan Iruñetik hurbil hainbat hegazti ikusteko aukera izaten da), Lizoainibar eta Elortzibar… eta oskarbi egonez gero baita Pirinioak ere. Honelako bistekin ez da harritzekoa erdi aroan bertan gaztelu bat eraiki izana. Berriki Aranzadi elkarteak, Arangureneko bailararekin elkarlanean aztarnen indusketa burutu du. KA I. eta II. mendeko arrastoak aurkitu dituzte.
Iparraldeko amildegiak babes naturala eskeintzen zuen eta hegoaldean sakan edo fosa bat eraiki zuten, tontorreko dorrea babesteko. Iruñeko erresuma arabiarren erasoetatik defendatzeko erabili izan zen.
Beaumontarren eta Agramontarren arteko gatazken isla izan zen. Azkenik, Nafarroako Joanes III.ak eta y Foix-eko Katalinak hura botatzea agindu zuten, 1494. urtean, Leringo kontearen aldekoek erabil ez zezaten.

Nola iritsi: Taxoareko bidea hartu, aurretik Zolinako norantzan eta gero Labianotik Ilundain arte. Bidegurutzean eskuineko bidea hartu Lakidain herriraino.

2008(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

PISKERRA




BARDEAK. Nafarroako basmortua
Piskerra-Rayón (468 m)
Bardeak, edo Errege Bardeak, Nafarroako baso hezeen aurkako eskualde idorra izateagatik ezagunak dira. Hiru atal ezberdin bereiz daitezke: iparraldeak El Plano delakoa, erdialdea La Blanca izenekoa eta hegoan La Negra izenekoa. Paisai bereziko eskualdea dugu: ur prezipitazioa urtean 450 litro metro koadroko izatera ez da iristen, lurzorua ez da emankorra, igeltsu eta gatz ugari baitu, eta harrien erresistentzia aldakorrek mahai itxurako erliebeak sortzen dituzte (kareharri eta harearri gogorrak, baita ibai ertzeko terraza iragazkorrak ere, buztin-tuparri bigunak babesten baitituzte). Pelikulen Ameriketako mendebaldeko paisaia gogora ekartzen digute.
Geografikoki Ebro ibaiko sakangunean kokatzen da, Pirinioak eta Sistema Ibérico (Moncayo) mendilerroen artean eta bere klima kontinentala da: uda beroak, negu hotz eta idorrak, ipar-mendebaldeko haizea, cierzo deiturikoa, nagusitzen da. Euri eskasa udaberrian eta udazkenean botatzen du.
Landaredian estepa idorreko zuhaixkak nagusitzen dira (erromeroa, sisalloa, ontina..). Bakanka zuhaitzak ere ager daitezke: pinuak, txaparroa, sabina arrunta eta legeltxorra, bereziki Barde beltzan eta Planan. Nekazarien eragina ere ikus daiteke, gutxitan uztara iristen diren laboreak edota fruitondoren bat. Eta bertan artzainen transhumantzia ezaguna da, Sanmigeletan Erronkari eta Zaraitzuko ardiak ekartzen baitituzte negua pasa.
Fauna ugaria eta aldakorra da, hegazti esteparioak bertako paisaian ezkutatzen direlarik: basoilo handia eta txikia, atalarra, ganga azpibeltza…, guztiak babestutako espezieak.
Aipatzekoa da Bardeetan ez dagoela inolako ubide egonkorrik. Euriak bapatekoak izaten direnez sakan edo trokarteetatik abiatzen dira, higadura fenomenoak ikusgarriak direlarik.
Historian zehar, baldintza gogorrak direla medio, ez da bizilagun egonkorrik izan, Neolito arotik aztarnak aurkitu badira ere.
Lurralde hau erregeen jabegoa izan du, hortik datorkio izena. Halere, haien erabilera Erronkariko lagunei eta inguruko herrietako jendeari dagokie, 882 urtean errekonkistan emandako laguntzagatik eta berreskuratutako lurra babesteko, erregeek hala erabakita. Guztira 22 herri dira, “congozantes” deiturikoak, eskubideak dituztenak. XVIII. mendean, 1705 urtean, Felipe V Espainiako erregeak eskubide hau bermatu zuen, suzesio gudarako herriek eman zioten diruaren truke.
Egun, nekazari eta artzainen gainetik, Bardeetan “burdinezko txoriak” nagusitzen dira, poligonoan bonbekin jolasean aritzen baitira: militarrak kanpora!!!
BIDEA: A-15 autopista jarraitu Arguedas herriraino. Tuterako errepidean, 2 km haratago ezkerreko bidea hartu behar da. Herritik atera bezain pronto dagoen gasolindegian elkartuko gara. Hasiera batean asfaltaturiko bidea den arren gero pista bilakatzen da. Tiro poligonoari itzulia eman behar zaio. Castell de Terra ezagunaren ondotik pasako gara.

2008(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

LINDUX





GOAZEN MENDIRA!!!!!!!!!!!!!!
Lindux (Ibañeta Orreaga) 1.220 m
Kantauri eta mediterranear isurialdeak banatzen dituen mendilerroan kokatzen da mendi xume hau. Iparralderantz isurtzen den ura, Kantauri itxasora joaten da; hegoalderantzkoa ordea, Mediterraneora.
Gailurretik Banka eta Urepeleko bailarak ikus ditzakegu, azkeneko hau Xalbador bertsolari ospetsuaren jaioterria delarik.
Tontorra, aintzinean inguru hauetan izan ziren borroka eta guden lekuko ixila, (azkenekoak Carlisten gudan), trintxera batek ingurutua dago Mendi-lepo hauetatik Don Carlos, Espainiako erregetza lortu nahi zuena, Frantziara erbesteratu zen. Hemendik pasatzearen bezperan Auritzberriko Txiki Polit etxean lo egin zuen.
Gailurraren ondoan trikuharri eta kromlech batzuk ikusten ahal ditugu eta aspaldiko Torrao eta El Castilloen gotorlekuen aztarnak ere.
Udazkenean mendi hauek bisitari ugari dute. Alde batetik, prismatikoz orniturik hegaztiak ikustera etortzen direnak, eta orduak eta orduak zeruari so ematen dituztenak. Hauek urtean zehar zein eta zenbat txori pasatzen diren estatistikak ekoizten dituzte.
Bestealde, usotegietan armekin paratzen direnak topatuko ditugu. Ehiztariak edo eskopeteroak, iparraldeko hotzetik hegoaldearen epeltasunaren bila joaten diren usoen zain aritzen direnak. Guk ulergaitza dugun ohitura hau, bertako herrientzat diru sarrera itzela suertatzen zaie.
Nola ailegatu: Iruneatik, Zubiriko errepidean zehar segitu. Gero Erroko portua pasatu eta hemendik Orreagara segi. Kotxeak Ibainetako gailurrean dagoen baselizaren ondoan dagoen parkinean utziko ditugu.
Mendian ere euskerazMendian zaborrarik ez utzi eta igarotzen zaren tokitik aztarnarik ez utzi.