2008(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Ernaitzu 1.203 m



OTXOLA- ERNAITZU-IREBER

ERNAITZU MENDIRA:

Mendi hau kantauri- Mediterraneo isurialdeen banalerroan kokatua dago, bi haranen artean:Ezkurra (iparrean) eta Basaburua (hegoan) . Mendi honen hegaletan pagoak haritzak eta gaztainondoak aurkituko ditugu, azken hauek eta garai honetan fruitu goxoak ematen dizkigutela: gaztainak.

Mendi honen ondoan Ireber mendia ikus dezakegu eta bien artean Bi Ahizpen lepoa non Bi Ahizpen trikuharria aurkitzen da. Mendi hauei buruzko kondaira batek dionaren arabera, Beruetetik Leitzara abiatzen ziren bi ahizpak elur ekaitza batek harrapatuta hil ziren. Kondairaren beste bertsio batek Berueteren eta Leitzaren arteko bidean zihoazela otsoek irentsi zituztela dio. Tradizioaren arabera inoiz aurkitu ez den urrezko txanponen altxorra trikuharriaren azpian lurperatuta egongo zen.

Mendi honetara igotzeko Arraratseko elizatik irtengo gara, Otxolako landetara igotzen den pista bat hartuz, pagoaz eta gaztainondoaz inguraturiko erreka eder batekiko paraleloa dihoana.

iruzkinik ez: