2007(e)ko azaroaren 11(a), igandea

MENDIZAR




Iratiko basoan
Mendizar (1323 m) Aezkoa
Tontor honek Iratiko oihana iparraldeko ertzetik mugatzen du. Irati basoa Europan dagoen pago-izeidirik mendebaldarrena dugu.
Hemengo zuhaitz zaharrek, okil gibelnabarraren bizitoki bereziak izanik, Europan dagoen azken eremu zabalenetakoa osatzen dute txori hauentzat
Eremu hauek prehistoriatik artzainek bisitatua izan dira. Hala adierazten dute inguruetan topatu dezakegun Kromlech, trikuharri eta bestelako eraikuntzek, Okabe, Arratakas eta Arpeako leizeak esaterako. Beraz, larreak bilakaeraren lekukoak izan dira.
Bestalde, oihan hauetatik atera den egurra bertako bailarentzako aberastasun handia suposatu izan da. Bertako izeiak Espainiako Armadaren ontzien mastak egiteko erabili ziren.
Basoaren erdian Irabiako urtegia kokatzen da. Aspaldian, Irati errekatik enborrak eramaten ziren, Agoitzen zegoen zerrategiraino. Urtegia errekaren ur kopurua kontrolatzeko erabiltzen zen. Horretaz aparte, errekaren zehar zentral hidroelektriko ugari kokatzen da, errekan bertan sortzen diren ur salto aprobetxatuz.
Orbaitzetan beste toki bitxi bat topatzen dugu: Orbaitzetako antzinako arma ola. Bertan kanoientzako munizioa egiten zen. Bere garairik ospetsuena XIXgarren mendearen hasieran kokatzen da. 1873 urtean produkzioa gelditu zen, hainbeste gerra eta borroka jazo eta gero. Pena merezi du bisitatzeak.
Nola ailegatu:
Iruñatik, Agoitzera joan. Bertan Nagoreko errepidea segitu. Berehala eskuinera hartu Oroz Beteluko errepide berritik. Aribera ailegatu eta berriro ezkerreko errepidea segituz Orbaitzetaraino segi. Herri hau pasatu eta gero, Irabiako urtegiaren bidea hartu behar da, Orion deitzen den leporaino.

iruzkinik ez: