2009(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Leitzalarreatik Urepel (1056 m) mendira

Leitzatik tren geltoki zaharretik pasatzen den bide estua hartuko dugu Leitzalarreara (595 m); bertan, Izkibar edo Ezkibar atsedenlekuan kotxeak utziko ditugu eta iparralderantz abiatzen den bidea hartuko dugu. Eskuinerantz biratuko dugu eta bailararen aldapa poliki-poliki igo eta gero pagadira sartuko gara. Berehala, larre batzu zeharkatu ondoren tontorrera iritsiko gara.
Urepel (1056 m) mendi ederra da eta izugarrizko bistak ditu. Urumea ibaiaren bailaran dagoen Goizueta herriaren gainean dago, Gipuzkoako mugatik oso hurbil. Adarra–Mandoegi mendikatearen hegoaldeko ertzean kokatuta dago eta inguruko altuena da.
Leitzalarreako eskualdean abandonatutako zenbait meategi dago, hainbat trikuharri eta bestelako megalitoak eta, azkenik, erreka gorantz jarraituz zuhaitz miresgarriz osatutako izeidi bat dago.


Informazio gehiago:

iruzkinik ez: