2010(e)ko urtarrilaren 17(a), igandea

SARBIL 1132 m (Cabezón de Etxauri)

Gailurra
Gailurratik, Gezalaz aldera

Aurrean tontorra, oraindik ordu erdi falta da
El Cantero, eskalada eskola. Bere atzekaldean Ziriza herria

Putreak ugari dira bidearen zehar


Aste buru hontan, Orreagara aldera joan behar ginen, elurraren bila, jolasteko eta ongi pasatzeko. Lehengo egunetan eguraldi txarra egin zuen, 17 aren goizeko 7etan, oraindik euria botatzen zuen.
Dena dela eta, gutti gutti batzuk agertu ginen. Eta ia guztiok ikastolatik kanpokoak! Hori bai ikasle oien gurasoak, eta aitak.
Momentu baten plana aldatzea erabaki genuen: berriro Irunatik urbil, Sarbil aldera.
Kotxea Etxauri herriaren sarreran utzi, eta amildegiaren bazterra artzera bota genuen.
Bidea, harri multzoekin seinalatuta dago, eta nere uztez nahiko polita da. Amildegiak, arte ohianak, larreak, haitzak eta eguraldi ona egiten ba du, Irunea eta Pirineoetako ikuspegi oso polita.
Lastima humerik ez etortzea.
Hemendik laguntza eskatzen dugu. Jende etor dadin ez du balio blog"zoragarri" bat izatea, edo e-mailez, ateraldien abisua ematea, edo Uxue ostegunero txartelak jartzea. Umeak mendira etortzea nahi ba dugu, oraindik ikastolan zaudetenok eta "patio"ko bizitza egiten duzutenak, lagunak konbenzitu behar dituzue, amaiur mendi taldearekin etortzeko. Eta ez du inporta inor ez ezagutzea: horrela ere giza erlazioak egiten dira eta gure taldea zabalagoa izango da.
Eskerrik asko zuen arretagatik, eta urrengorarte.
Ongi izan

iruzkinik ez: