2011(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

Bardena Negra 27/02/2011

Barde Beltza
Barde Txuria

Datorren igande honetan Bardeetara joango gara. Toki magiko hau bisitatu genuen azkenekoan, Barde-Txurian egon ginen; oraigoan Barde-Beltzara joango gara. Zergatik bat eta bestearen izena? Ondoko argazkiak adieraziko dizue. Piskerra, eta El Rallón eremuetan, lurraren kolore argia duenez, paisaia "txuria" dela esan ahal dugu. Beste alde Barde Beltza, Reserba Naturala den eremua, pinuak eta koskojak ditu arboladia bezala, berez itxura edo kolore ilunagoa egiten du paisaia, nondik Beltza izena jartzen zaio.
Aipatu ahal dugu, eremu basati hontan, erdi aroan, musulmanak eta kristauak gudutan zirela, eta Aragoi eta Nafarroako Erresumen gerrateak medio, gaztelu pila bat eraiki ziren, erasoaldei aurre egiteko: Aguilar, La Estaca, Mirapex edo Mirapeix, Peñaflor, Peñaredonda, Sanchicorrota eta Sancho Abarca gazteluak basamortu eder eta gogor hontan sakabanatuak zeunde.
Gure txangoaren helburua, Cabezo del Fraile eta caídas de la Negra eremua bisitatzea da.
Ongi pasa

iruzkinik ez: