2013(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

Oteixon. Urtarrillak 13, (686 m)

Esteka hontan wikilocen ikusi ahal izango duzue prestatutako txangoa.

Oteixon Wikiloc, track gps


Oteixon 1ª

Lerro, motz eta labur batzuk sarrera moduan.
Baztandarrak, eta Bidasoa aldeko biztanleak edo bisitariek jakin ahal dezakete mendi hau non dagoen. Nafarroko mendizaleen artean, kontraz ez dut uste oso ezaguna izango denik.

Nik, lan arazoak direla eta ezagutu nuen, eta Amaiur Mendi Talderako txango polit bat izan zitekeela pensatu nuen. Bertizen parean, Bidasoa errekaren gainean, Mendaurren aurrean, Belate eta inguruko gailur nagusien ikuspuntu ederra, Larun, Artxuri, Labeaga, Legate, Azkolegi, Auza eta beste mendi asko ikusi ahal izango dugu.
Ez dakit ongi, ibiltzen nondik hasiko garen, bainan urtea bukatzeko aitzaki ederra da.
Agian Bertizko oihanen tartean lamia, basajaun edo Olentzero topatu ahal izango dugu.
Laister informazio gehiago bildu eta gero, beste konturen bat eta ibilbidearen deskribapena argitaratuko dugu.
Ongi izan

PD. Ondoko lotura hontan guk egin behar dugun txangoaren inguruko beste ibilaldi bat, gps eta mapekin: PR Bertizarana

Oteixon 2garrena

Oteixon mendiari buruz mintzatzea, gustatuko litzaidake, bainan tontorra 686 m besterik ez du eta oso aipagarria ez da. Bainan inguruan ikusi ahal ditzakegun bereiztasun batzuk, hitzak eta beste horrelako bitxikerial azalduko ditugu.


Bertizeko parkinetik atera eta lehun lehun abiatzen gara. Lehendabizi Reparazea zubi eta jauregiaren ondotik pasatuko gara. Zerbait gerotxeago, kisulabe bat ikusi ahal izango dugu. Nork jakinen du zer da kisulabea??? Helduei galdetu eta gero niri esan.


Malda gora egiten duela, bidea harresien tartean doa. Lehengo nekazariek, bere luberriak mugatzeko harrizko paretak eraikitzen zituzten. Gaur egun, tamalez, burni-hariak bere tokia hartu dute, eta pareta erortzen delarik, ez du inork berriro eraikiko.


Zuhaitz ederrak ikusiko ditugu ere: ze motakoak?? Gaztainondoak, aritzak, ametzak eta pagoak. Bainan aritza, gaztainondoa eta pagoa zeintzuk diren balin ba dakizue, akaso, ametza arraroa izango da zuentzako. Beraz aritz mota bat da, eta oso errez bereizten da, bere ostoak hiletxoak bezela dutelako, eta aritza bainan sarrerak nabarmengoak direlako.


Bordak ere ikusiko ditugu. Nork jakinen du bordak zer diren?? Mendian izaten diren etxetxo txikiak, azienda (etxeko abereak, ardiak, behiak…) eta artzainak babesteko. Harri eta egurrez eginak ziren, eta ikusi ahal duzuen bezela teilatua, emengo harri, lehun eta gorrixkarekin egina dago. Harri mota hau herrietako etxeak egiteko ere erabiltzen da.


Kuriosoa da borda hauen inguruetan zuahitz mordo bat izaten direla. Arbol ahuek oso adartsuak dira, su-egurra egiteko erabiltzen zirelako: arbolak azpitik moztu baino, adarrak kentzen zzkioten, sua egin ahal izateko. Era berean, aziendari itzala emateko balio dute.

Tontorran ikusi ahal dugun, trasto txuri, zilindrikoa hori zertarako balio duen ba ahal dakizue? Topografoak, beraz mapak egiten dituztenak, neurketak egiteko erabiltzen dute. Puntu ohien kokapena oso zehatz ezagutzen da, koordenadak eta altuera bitartez. Puntu honetatik beste horrelako batzun ikusten dira, Saioako puntan dagoena adibidez. Erdaraz “Vértice geodésico” deitzen zaio.


Otalzuko bordatik bera egiten dugula, Bertizko Jaurreriko parke naturalean sartuko gara. Bertan bago oihana nagusi eta harekin batera ainbeste zuhaitz zahar eta eroriak. Arbol hauetan ainbeste xomor bizi dira. Hauek naturaren kontserbazioaren neurtzeko balio dute, eta hainbeste txorientzako elikagaiak dira, okilentzako adibidez.

Azkenik, ongi konturatzen ba gara, basoaren maldetan, holako lautada txiki eta lehun batzuk ikusi ahal izango dugu: ikatz-plazak. Toki hauetan gure arbasoek, baso hauetako egurrarekin ikatza egiten zuten.


Ateraldia zuen gogokoa izan dedila espero dut.

Aunitz urtez!!!!!
(Ubicación bezala esaten duen loturan, mendia non dagoen ikus ahal duzue)

Beno oraingoan 25 lagun bertzerik ez gara elkartu, eguraldia kaskarrarengatik seguruenik. Egon garenen artean pare bat taldetan banatu gara, batzuk txangoa burutzeko, txikieen taldea eta amaren batzuk, herritik gelditu behar izan duten bitartean.
Azkenean gailurrera hamarren bat bertzerik igo ez bagaren arren, txango polita izan da.

Bueno, en el día de hoy, 25 integrantes intrépidos nos hemos animado a realizar la excursión. En esta ocasión el tiempo habrá motivado la ausencia de otras personas asiduas a estas aventurillas. Como el tiempo no acompañaba, hemos dividido a los representatantes en dos grupos, uno de los cuales se ha tenido que ir de turismo con los txikis, y el otro se ha encaminado a realizar la excursión.
Al final colofón gastronónico en una hermosa sociedad.
 

iruzkinik ez: