2012(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

Menditxuriko finalista


2012ko azken txangoa edo finalista
Kaixo aurki izango dugu ikas urte honetako azken txangoa eta ohikoa den moduan Menditxurira zuzenduko dugu. Mendi honetako gailurrean duela zenbait urte, Amaiur mendi Taldeak buzoi bat paratu zuen oroitgarri gisa. Gertakari horren inguruko bideo bat prestatu du Fermin Martínez de Lukok, eta egun horretako irudi "historikoak" interesgarriak dira oso.

Amaiur mendi taldearen gailurra
Menditxuri (1201 m) Auritzetik
GOAZEN MENDIRA!!!!

Amaiur ikastolan ikasturtea bukatzear den honetan mendi taldeko programa gure finalistarekin amaitzera doa. Hor gelditu dira gure haurrek zapaldutako gailurrak: Aiztondo (Aldatz), Azalegi (Orbaizeta), Larrogain (Aintzioa), Bardeak, Ioar, Tutturre edota kostaldeko zeharkaldia.

Oraingo honetan, urtero legez, Menditxuri tontorrean zai izanen dugu Amaiur gazteluaren oroimenez eraikitako obeliskoan oinarritutako buzoia; orain hamaika urte ikastolako guraso batzuek paratu zutena.

Urtero bezala, mendiko ibilaldiaz gozatu ondoren Auritzperriko Urrobi kanpinean otordua izanen dugu (helduen menu berezia 23 € eta haurrentzako menua 12,5 €).

Eta bazkal aurretik, ohikoa den moduan, mendi irteeretara etorri diren haurrek merezitako diploma eta oparitxoa jasoko dute.

Kaixo dentro de unos pocos días realizaremos la última excursión de este curso escolar, y como ya viene siendo habitual será a Menditxuri. En esta ocasión y para animaros a asistir, os mostramos un video realizado por Fermin Matínez de Luko en día en el que Amaiur Mendi Taldea colocó el buzón en dicha cima. Espero que estas imágenes "históricas" os resulten cuanto menos curiosas.

Aurtengo bideoa Gaur egindako argazkien aurkezpena.

1 iruzkin:

Amaiur erabiltzaileak esan du...

Desde luego histórico.
A alguno que reconozco le ha cambiado el físico en 11 años ¡eh!!!!
Aurrera Amaiurko mendizaleak!!!