2013(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

TREKU (1265 m.)

Udaberriko eguraldi onarekin Amaiur ikastolako 121 lagun Goñi herritik Treku mendiaren igoeraz disfrutatu dugu.



Ihaz mendi hau igotzen saiatu ginen baina eguraldia ez zuen batere onik egin eta San Miguel basoelizaraino baino urrutiago ez ginen ailegatu. Hor bai kristoren hamaiketakoa egin genuela Fideleri esker; ustekabean, poltsikotik "ate guztiak irekitzen duen giltza" atera zuen eta,..hara,... basoelizara sartu ginen eta hor hamaiketakoa hartu genuen euritk babestuta.

Aurten ez da horrelakorik gertatuko oso eguraldi polita izanen omen dugu eta tontorrea zapalduko dugu, seguro.

Goñi herrian utziko ditugu kotxeak eta elizaren paretik pasatzen den pista hartuko dugu, ermitaraino igotzeko. 
Bertatik pagadia zeharkatuz altuera irabaziko dugu. Treku lepora iristean belardi eta harrien artean tontorrerako azken malda igoko dugu. 
Ikuspegi eder eta zabaleko tontorra dugu: Andia mendizerra, Iruñerria eta atzean Pirinioak...
Jeitsiera borda zaharretatik eginen dugu, garai bateko abeltzantza ugariaren aztarnak.

Ibilbidea erreza da, igoera 300-350 metrokoa eta distantzia hamar kilometrokoa da, gutxi gorabehera.
Eguraldiaren iragarpenak ez dira txarrak. Bazkaltzera Iruñera itzuliko gara; aukeran norberak bere janariarekin elkarteren batean bil gaitezke.





iruzkinik ez: