2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

Ezkaba mendia

Igande honetan Ezkaba mendiko XXIII. martxarekin bat egingo dugu.
Horretarako Anaitasuna mendi taldeak salmentan jarri egiten ditu tiketak hamaiketakoa eta opari bate eskaintzen dutelarik.

Iruñerriko mendi ezaguna dugu hau, baina askoren ustez, San Cristobal izenekoa, eta oker daude. Ertaroan gailurrean omen baseliza bat zegoen baina XIX. mendearen bukaeran, azken karlistaldia eta gero, militarrek gotorleku bat eraikitzen hasi ziren. Eraikuntza prozesuan gailurra hustu eta eraikuntza erraldoi bat burutzen hasi ziren. Alfonso XII. izendapenarekin.
Gotorlekua, oraindik militarren jabetza da eta horregatik itxita dute eta ezin da normaltasunez bisitatu.
Hori dela eta eta askok ezagutuko duzuen arren, argazki batzuk ezagutu dezazuen.






















Hilerria 2007. urtean hasierako garbiketak



Hilerriaren izendapena nondik datorren ikusteko. 2008. urtean hasierako indusketak


















iruzkinik ez: