2009(e)ko urtarrilaren 18(a), igandea

ALAITZ-EL CARRASCAL 1.167 M

Txirrista izotzan
Taldea zeharkan...
Aintzinako laneen aztarna...
Amildegiak putreak egan dezaten
Zuhaitzen itxura arraroak
Taldea, El Carrascalen gailurran (gutxi izan gara bainan jatorrak!!!)








GOAZEN MENDIRA!!! Alaitz 1.167 m (El Carrascal) Harrobien gainean

Gaurko ibilaldiaren abiapuntua ez da batere polita edo aipagarria. Hasteko, mendirantz goazela, Alaitz mendilerroa zulatzen ari diren harrobiak ikusiko ditugu. Hauek, poliki poliki, mendia jaten dute; noiz arte??. Gero, kotxea utziko dugun tokira ailegatzeko, galipot eta harria txikitzeko erabiltzen diren erainkuntza itxusi batzuen aurretik igaroko gara.Baina lasai: behin kotxea utziz gero, dena zeharo aldatuko da. Lehendabizi, bidea arkaitz-pareten tartean doa. Kare-harriko pareta hauetan bi animalia mota ikus ditzakegu: alde batetik eskalatzaileak, zulo eta tontor txikiez baliaturik, pareta gora egiten dutenak. Beste alde, haizeak eramanak gora eta behera dabiltzan hegazti harrapalariak. Hauek paretetako zuloetan bere kabiak kokatzen dituzte.Bidea, buelta egiten duenean (Untzue herria ikusiz), bide estu bihurtzen da eta arteen zehar gora egiten du; hau, artea, Nafarroako erdialdeko oihanetan topatuko dugun zuhaitz ugariena da.Gora goazela, sorpresa baten bat topatuko dugu: pagoak. Akaso inork ez zuen itxarongo horrelako zuahitzik hemen topatzea, baina mendilerro honen toki-izenek nahiko arrunta izan dela adierazten digute, adibidez Bagadigorri, Bagadizabala eta el Fayal Chiquito.Geroago, landa batzuk ere topatuko ditugu, aspaldiko garai baten nekazaritza honaino iristen zela azalduz.

iruzkinik ez: