2009(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

LA POBLACION 1.245 M


GOAZEN MENDIRA!!! Peña La Población (1.245 m). El león dormido

Oraingoan Nafarroako eskualde ezezagunetariko batera goaz, mendebaldera, Araba eta Errioxako mugan dagoen La Población eta Meano herrietara.
La Población tontorra, Toloño edo Cantabria mendilerroaren ekialdeko puntan kokatzen da, Ioar mendiaren ondoan.
Mendilerro honek ipar haizetatik babesten ditu, egoan dugun Errioxako lautada aberatsa. Diferentzia haundia ikusiko dugu mendiaren ipar eta ego izuri artean: Iparrean bago oihanak aurkituko ditugu eta kontraz egoaldean, eguraldi askoze lehorragoarekin, arteak, garia eta garagarra eta noski mahatsa.
Tontor honeri, Lehoi lokartuta deitzen zaio ere, errepidetik, etzanda dagoen lehoi baten itxura duelako.
La Población herria, Abaurregainarekin batera, nafarroako altuenetarikoa da (961 m).
Tontoraren gainean, erainkuntza baten aztarnak topa daitezke. Historilariak diotenez, Punicastroren gazteluaren paretak omen dira.
Denboran urbilago, Karlisten eta Liberalen arteko gudan, Karlistek gaztelutxo bat izan zuten gain hontan.
Txangoa laburra baina ikusgarria da. Ba da toki estu eta arriskutsu bat, bainan kable bat jarrita dago, lasai pasa ahal izateko.
Nola ailegatu: Logroñoko autobidea segitu Los Arcos arte. Hemen, Vianako errepide zaharra segitu, Aguilar de Codés norabidean. Azkeneko herri hontatik La Población ondoan dugu.

iruzkinik ez: