2011(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

AIZTONDO mendia ALDATZ herritik (Larraun)





LUZEERA: 7 km. Aiztondora igota eta arrobira joana 9,7 km.

DENBORA: 2 ordu eta erdi

HASIERA: Aldatz (Larraun) Iruñetik 35 kilometrora.
Donostiako Autobidea, Mugiro Bentan irten eta beste hiru kilometro

MALDA: 463 m.

Ibilaldi erreza, basoan zehar.


Udazken berotsu eta berezi honetan aukera izanen dugu Larraungo basoetako kolorerik politenak ikusteko, baita beren fruituak daztatzeko ere. Onddoren bat agian? Pago eta gaztainondo zaharren artean ibiliko gara, basurde eta orkatza begirale. Gabiraia gure buru gainetik zeharkatuko da bere hegaldia azkarrean. Aiztondo ttonttorera igoko gara, zonaldeko altuena, eta puntatik begidara ikusgarria izan ez arren, bidean Aralar, Andia eta Malloak ederki ikusteko behatoki bat dago. Inguruan Kobre eta harrinabar arrobiak daude.

iruzkinik ez: