2011(e)ko urriaren 3(a), astelehena

AMAIUR MENDI TALDEKO IRTEEREN EGUTEGIA 2011-2012

LASTER EKINGO DIOGU
MENDIRA JOATEARI!!!

Kurtso berria eta udazkenaren hasieran, urte-sasoi bikaina mendira joateko. Ikastolako Amaiur mendi taldea jadanik abian jarri da. Ikasturtean zehar, 11 mendi-ateraldiak izango dira, beti ere nagusi eta txikiengan pentsatuz.
2011-2012 ikasturteko lehenengo irteera datorren igandean, urriaren 9an, izango da, Aldatz herritik AIZTONDO mendira bide erraz batetik (denboraldia luzearen aurrean hobe poliki hasi).
Ohi izaten dugun bezala, ikastolako sarreran, goizeko 9etan daukagu hitzordua eta desplazamendua norberaren kotxetan egiten dugu.
Hamaiketakoa, tontorrean hartzeko, eta mendirako arropa egokia behar izaten da. Bazkaria, jaitsitakoan norberak eramaten duenarekin bazkaltzen dugu denok batera giro ederrean. Oraingo honetan Arruitz herriko elkartean.
Zuei, mendizale zareten horiek, naturaz gozatu nahi baduzue etor zaitezte zuen seme-alabekin mendira, eta ez zarete damutuko “primeran pasatuko dugu eta”.

Ikasturtea hasi da eta dagoeneko arratsaldeetako eskolekin batera gure patio eraberritua elkargune bilakatu da.
Mendira joateko unea iritsi da eta honakoa da ikasturte honetarako gure proposamena:

DATA

MENDIA

Urriak 9 (2011-X-9)

AIZTONDO (Aldatzetik)

Azaroak 6 (2011-XI-6)

AZALEGI (Arrazolatik-Orbaizta)

Azaroak 27 (2011-XI-27)

LARROGAIN (Aintzioatik)

Abenduak 18 (2011-XII-18)

OTEXON (Oieregitik)

Urtarrilak 15 (2012-I-15)

BARDENAS (Argetasetik)

Otsailak 12 (2012-II-12)

YOAR (Monastegitik)

Martxoak 4 (2012-III-4)

TREKU (Goñitik)

Martxoak 25 (2012-III-25)

ESPARATZ (Etxauriko gainatik)

Apirilak 22 (2012-IV-22)

TUTTURRE (Aralarko guardetxetik)

Maiatzak 13 (2012-V-13)

KOSTALDETIK ZEHARKALDIA (Donostia-Pasaia)

Ekainak 3 (2012-VI-3)

MENDITXURI -finalista- (Auritzetik)

iruzkinik ez: