2012(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

BARDEAK. Castillo de Peñaflor (2012-01-15)

GOAZEN MENDIRA!



BARDEAK. “Peñaflor” gaztelua, Eguaras parajean, Argetasetik.
Irteeraren data: 2012-01-15; 9etan ikastolako atari nagusian
Agirre etxolatik –Peñaflor gaztelura ibilbidea
Ibilbide laua; distantzia 8 km. Zailtasunik gabekoa.

Argetas herrian Poligonora doan errepidea hartuko dugu, koartelera iristean (MILITARRAK KANPORA!) ezkerreko pistatik jarraituko dugu eta“Castildeterra” monumentu naturala pasa ondoren kotxeak Agirre txabolan aparkatuko ditugu.
Bertan hasiko da gure ibilbidea, ia basamortuarra den Bardeetako trokarte eta lurralde berezi  hauek zeharkatuko ditugu, Eguaraseko bedatuko erreserba naturalera iritsi arte. Bertan, muino baten gainean, lurlabar “zuriz” inguratuta erdi aroko gazteluaren aztarnak antzemango ditugu.
Ibilbidea laua da eta distantzia zortzi kilometrokoa da.
Eguraldia ez da txarra izango, bertan ia ez du euririk egiten baina haizeak zakar jotzen du, beraz, neguko arropa eraman.
Hamaiketakoa eguerdi aldera hartuko dugu eta bazkaltzera Iruñera itzuliko gara.

Irteeraren azalpena blogean duzue, hala nola aurreko igoeratan hartutako argazkiak ere

http://amaiurmenditaldea.blogspot.com/

Inork informazio gehiago nahi badu amaiurmenditaldea@gmail.com helbidera posta bidez eska dezake. Irteeraren antolatzailea Toño Goiena da.

Anima zaitezte!

*+*+*+*+*+*+*

Beno, eguna pasatu dugu. Egun arraro xamarra. Irunean oskarbi zegoen, bainan egoaldera jo dugularik, lainoa dena estali du. Beraz, ez dugu eguzkia ikusi, ezta paisaia ere. Azkenean 12 km izan dira bainan lehun lehunak.
Eguraldiak lagundu ez badigun arren, ostera berriz ere arrakastatsua izan dela erran daiteke, 90 lagun gerturatu bai gara Bardeetako eremu hauetara. 
Berriro ere, nafarroako paisai, landscape, zoragarri eta miresgarri honen beste zoko bat ezagutu dugu.
Esteka hontan (Peñaflor Gaztelua), irakurri ahal dezakezue, gaztelu eta paraje honen buruz gauz interesante batzuk.
Hementxe dituzue, gaurko argazki batzuk, eta beti bezala, picasan beste asko.
Ongi izan
  






iruzkinik ez: