2012(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

YOAR MENDIA

YOAR MENDIRA IRTEERA



            Zirkular honen bidez, datorren Igandean Yoar mendira egingo den irteeraren berri ematen dizuet. Yoar mendia Codes-eko mendikatean kokatzen da, Nafarroako mendebaldean, Arabarekin mugan. Ikastolarekin egiteko oso txango aproposa dela uste dut, oso egun ona pasatzeko aukera ematen duena.

            Yoar mendiko igoera Santa Cruz de Campezo herritik hasten da. Bertara oso erraz da kotxez iristea, ez dago inongo arazorik, eta Iruñeatik ordu batera aurkitzen da gutxi gora behera. Behin bertara iristean, Codes-eko monastegira igo daiteke kotxez, bertatik mendia igotzen hasteko. Monastegian denetarik aurki daiteke, hala nola asadoreak, oso txoko egokia delarik mendia igo eta gero bertan bazkaltzeko edo haurrekin pixka bat jolasean egoteko.

            Mendiari dagokionez, ez da batere zaila igotzea eta ez da oso luzea, familia giroan joateko oso aproposa eginez. Gainera paisaia polita da, baita mendia igotzeko bidea ere. Guztia bidexka bat da, nondik erraz igo daitekeen.

            Hori kontutan hartuz, guztiak gonbidatzen zaituztet egun on bat pasatzera Yoar mendira egingo den irteeran. Bai familia giroa eta elkarrekiko harremana sustatzeko eta baita euskaran murgilduta momentu on eta atsegin bat pasatzeko ere. Larunbatean ikusiko garelakoan,

            Agur t´erdi.

iruzkinik ez: